BLOG BERRIAK BALIABIDE DIDAKTIKOEKIN

Kaixo, guztiei:

Nire lana Curriculum Anitzeko Programetan amaitu zenetik, hemen egiten nuen lanari utzi diot, baina beste blog berri batzuk sortu nituen, ondorengoak:

(Los recursos que aparecen en dichos blogs están fundamentalmente pensados para trabajar las Ciencias Sociales en euskara, pero tambíen hay mucho material en castellano e incluso en inglés).

Zure lana errazteko baliogarriak izango zaizkizuela espero dut.

Agur bero bat

Marta Pelayo Fernández

Galiziako Curriculum Anitzeko Taldeko ikasle sariduna

Hasierako zailtasunak gainditzeko egin zituen ahaleginen esker, Dibertsifikazio Taldeko ikasle bati Aparteko Saria  eman zion Galiziako Xuntak.

Berria El Correo de Galician irakur daiteke.

Eltzegilea (The Potter)

Hezkuntza zertan datzan erakusten duen bideo ikusgarria, benetan.

CURRICULUM DESBERDINAK eratzeko ORDUTEGIAK

CD taldearen antolamendua berezia izan behar denez, behin baino gehiagotan hainbat arazo, aurreiritzi eta gaizki-ulertze sortzen dira gure ikastetxeetan, eta kaltetuenak, beti bezala, ahulenak izaten dira. Nik uste dut Dibertsifikazio Curricularrean aritzen garen irakasleok poliki-poliki atera behar dugula denbora –ez dakit nondik, egia esan- behar den eran finkatzeko CDko ikasleen eta gure lan baldintzak, nahiz eta egoera desberdinetan egon.

Helburu honekin nik luzaten dizkizuet nire apunte batzuk eta espero ditudan zuen ekarpenekin, guztiok behar dugun lan-egoera lortuko dugula, DC taldeetako ikasleak benetan aurrera ateratzeko.

Gaur, aurreko bi ikasturteetako eta datorren bi urteetako proposatu ditugun ordutegiak eta haien justifikazioa utziko dizuet.

Guztiok dakizuenez, lan saioak banatzeko hainbat dokumentu ofizial kontuan izan behar dira, baina azken jarraibide ofizialak direnez, ondoren gehien aipatuko ditugunak izango dira 2009-2010 ikasturtea antolatzeko sailburuordeen ebazpenean agertzen direnak, hain zuzen ere. Ebazpen honen berriak ezagutzea eta ondo ulertzea oso garrantzitsua da, aurreko jarraibide batzuk bertan bera utzi batitu, hots, Curriculum Aniztasuneko Taldeak eskatzeko 2009ko maiatzaren 29an Hezkuntza sailburuordearen emandakoak.

AIXERROTA BHIko DC TALDEKO ORDUTEGIEN PROPOSAMENA

1. TALDEKO TUTOREAK: 2 tutoreentzako ordu bana

2.8.1. Tutoreen izendapena. Ikastetxe guztietan taldeko tutore bat egon behar da, Curriculum desberdinak eratzeko taldeetan izan ezik; talde hauetan bi tutore egongo dira. Tutorea, noski, talde horretako irakaslea izateaz gain, talde horretako ikasle guztiek ematen duten jakintzagai bateko irakaslea bada, hobeto.” (36, 37 orrialdeetan).

Horretaz gain, tutore biek -kargu bera izateagatik- diru bera jasoko dute; hori dela eta, taldeko tutore lana biek egin behar dute, eta horregatik, haien ordutegietan tutoretza ordu hori agertu behar da.

Tutoreen lana ikasle hauen behar berezien arabera egokituko da etengabe, bi eremuetako jakintzagaiekin egiten den bezala. Beharrezko eta ahalezkoa denean, CD tutoreak elkartuko dira orientatzaileekin, beste 2. zikloko tutoreekin edota irakasleekin, zuzendaritzakoekin ….

Bestalde, batzuetan taldeko tutoretza ordua beteko da beste taldeetan egiten den moduan (gai puntualak lantzeko saio bat astero); dena dela, hainbat tutoretza-gaiak lan proiektu didaktikoen bitartez landuko dira beste ikasgaitako edukiekin batera ere bai, eta horretarako saio bat baino gehiago erabiliko dira astero.

2. ESKOLA-KOPURUA: 11 ordu+ tutoretza ordua, BANAKAKO TUTORETZAK: 2 ordu.

Curriculum anitzeko lanpostuetako irakasleen eskola-kopurua 12 ordukoa izango da; horietatik, bederatzi gutxienez dagokien arloko talde baimenduarekin izango dira, gainerakoak bere espezialitatearen berezko gaiak edo antzekoak emateko edo, hala behar izanez gero, hezkuntza indartzeko egitekoetarako izanik. Gainera astean bi ordu emango dute banakako tutoretza lanak egiten bere taldeko ikasleekin”. (44, 45 orrialdeetan)

3. EGONALDIKO 23 ORDUAK BETETZEKO JARDUERAK

Irakasleon irakastorduak gutxitzea konpentsatzeko, Zuzendariak pareko gehikuntza jarriko die zaintza-orduetan, edota beste jarduera batzuk esleituko dizkie, irakasle guztiek bete ditzaten ikastetxean eman beharreko ohiko egonaldiko 23 orduak. Jarduera horiek aniztasunaren trataerari laguntzeko izango dira preferenteki.” (44, 45 orrialdeetan)

3.1.    Guraso Bisita: 1 ordu

3.2.    Sail bilera: 1 ordu (Db)

3.3.    Zaintzak: 3 ordu

3.4. Ikastetxeak irakasle guztiontzat antolatzen duen berriztatze eta prestakuntza saioak: 1 ordu (P ordua)

3.5.    Aniztasunaren trataerari laguntzeko jarduerak: 3 ordu (KP=Koordinazio eta Prestakuntza bilera eta materialak sortzeko lan ordu presentzialak)

CARTAS DE AMOR/AMODIO GUTUNAK

Cualquier excusa es buena para escribir. Nosotras y nosotros aprovechamos la de la celebración de San Valentín para participar en un concurso de cartas de amor.

Tras leer cada una de las misivas amorosas enviadas, os tengo que confesar que yo no hubiera sido capaz de decidir cómo repartir los premios y agradezco a las autoras del blog organizador del concurso sus desvelos, porque no tuvo que ser nada fácil su tarea.  A mí todas las cartas que elaboraron los alumnos y alumnas me hicieron sentir “maripositas en el estómago” o “me pusieron los pelos de punta”

En fin, que estos maravillosos/as “genios con malas notas” empiezan a cosechar los frutos de sus esfuerzos y de la confianza que se ha depositado en sus posibilidades, y se trajeron a casa el primero y el tercero de los premios.

Como siempre, gracias a Adela, Irene y Marimar por lo bien y lo mucho que trabajan para que nuestros/as jóvenes sean competentes para desenvolverse lo mejor posible en todos los ámbitos,  y gracias también porque los premios salieron de sus bolsillos.

%d bloggers like this: