CURRICULUM DESBERDINAK eratzeko ORDUTEGIAK

CD taldearen antolamendua berezia izan behar denez, behin baino gehiagotan hainbat arazo, aurreiritzi eta gaizki-ulertze sortzen dira gure ikastetxeetan, eta kaltetuenak, beti bezala, ahulenak izaten dira. Nik uste dut Dibertsifikazio Curricularrean aritzen garen irakasleok poliki-poliki atera behar dugula denbora –ez dakit nondik, egia esan- behar den eran finkatzeko CDko ikasleen eta gure lan baldintzak, nahiz eta egoera desberdinetan egon.

Helburu honekin nik luzaten dizkizuet nire apunte batzuk eta espero ditudan zuen ekarpenekin, guztiok behar dugun lan-egoera lortuko dugula, DC taldeetako ikasleak benetan aurrera ateratzeko.

Gaur, aurreko bi ikasturteetako eta datorren bi urteetako proposatu ditugun ordutegiak eta haien justifikazioa utziko dizuet.

Guztiok dakizuenez, lan saioak banatzeko hainbat dokumentu ofizial kontuan izan behar dira, baina azken jarraibide ofizialak direnez, ondoren gehien aipatuko ditugunak izango dira 2009-2010 ikasturtea antolatzeko sailburuordeen ebazpenean agertzen direnak, hain zuzen ere. Ebazpen honen berriak ezagutzea eta ondo ulertzea oso garrantzitsua da, aurreko jarraibide batzuk bertan bera utzi batitu, hots, Curriculum Aniztasuneko Taldeak eskatzeko 2009ko maiatzaren 29an Hezkuntza sailburuordearen emandakoak.

AIXERROTA BHIko DC TALDEKO ORDUTEGIEN PROPOSAMENA

1. TALDEKO TUTOREAK: 2 tutoreentzako ordu bana

2.8.1. Tutoreen izendapena. Ikastetxe guztietan taldeko tutore bat egon behar da, Curriculum desberdinak eratzeko taldeetan izan ezik; talde hauetan bi tutore egongo dira. Tutorea, noski, talde horretako irakaslea izateaz gain, talde horretako ikasle guztiek ematen duten jakintzagai bateko irakaslea bada, hobeto.” (36, 37 orrialdeetan).

Horretaz gain, tutore biek -kargu bera izateagatik- diru bera jasoko dute; hori dela eta, taldeko tutore lana biek egin behar dute, eta horregatik, haien ordutegietan tutoretza ordu hori agertu behar da.

Tutoreen lana ikasle hauen behar berezien arabera egokituko da etengabe, bi eremuetako jakintzagaiekin egiten den bezala. Beharrezko eta ahalezkoa denean, CD tutoreak elkartuko dira orientatzaileekin, beste 2. zikloko tutoreekin edota irakasleekin, zuzendaritzakoekin ….

Bestalde, batzuetan taldeko tutoretza ordua beteko da beste taldeetan egiten den moduan (gai puntualak lantzeko saio bat astero); dena dela, hainbat tutoretza-gaiak lan proiektu didaktikoen bitartez landuko dira beste ikasgaitako edukiekin batera ere bai, eta horretarako saio bat baino gehiago erabiliko dira astero.

2. ESKOLA-KOPURUA: 11 ordu+ tutoretza ordua, BANAKAKO TUTORETZAK: 2 ordu.

Curriculum anitzeko lanpostuetako irakasleen eskola-kopurua 12 ordukoa izango da; horietatik, bederatzi gutxienez dagokien arloko talde baimenduarekin izango dira, gainerakoak bere espezialitatearen berezko gaiak edo antzekoak emateko edo, hala behar izanez gero, hezkuntza indartzeko egitekoetarako izanik. Gainera astean bi ordu emango dute banakako tutoretza lanak egiten bere taldeko ikasleekin”. (44, 45 orrialdeetan)

3. EGONALDIKO 23 ORDUAK BETETZEKO JARDUERAK

Irakasleon irakastorduak gutxitzea konpentsatzeko, Zuzendariak pareko gehikuntza jarriko die zaintza-orduetan, edota beste jarduera batzuk esleituko dizkie, irakasle guztiek bete ditzaten ikastetxean eman beharreko ohiko egonaldiko 23 orduak. Jarduera horiek aniztasunaren trataerari laguntzeko izango dira preferenteki.” (44, 45 orrialdeetan)

3.1.    Guraso Bisita: 1 ordu

3.2.    Sail bilera: 1 ordu (Db)

3.3.    Zaintzak: 3 ordu

3.4. Ikastetxeak irakasle guztiontzat antolatzen duen berriztatze eta prestakuntza saioak: 1 ordu (P ordua)

3.5.    Aniztasunaren trataerari laguntzeko jarduerak: 3 ordu (KP=Koordinazio eta Prestakuntza bilera eta materialak sortzeko lan ordu presentzialak)